Kataluniar preso politiko guztiak kartzelatik atera daitezen exijitu du Eusko Alkartasunak. Alderdiaren ustez, “argi dago Borrás, Basa, Romeva, Mundó, Turull eta Rullen kaleratzea berri ona dela, kontua da ez zirela inoiz kartzelan sartu behar”.
Kartzelan eta erbestean dauden pertsonen egoerak hauteskundeak baldintzatzen dituela ohartarazi du Eusko Alkartasunak, “eta beste baldintza negatiboa duten bozketak dira, Kataluniako gizartea ordezkatzen ez dituen erakunde batek deitu baititu”. Zentzu honetan, alderdiaren ustez ezin esan hauteskunde normalizatuak direnik, arrazoi politiko hutsengatik espetxean dauden hautagaiak egonda.
Euroagindua kendu dute
Puigdemont presidentea eta bere kideen kontrako euroagindua kentzeari buruz, Eusko Alkartasunak erabat ezohiko neurria dela esan dute, “horrela Espainia oso seriotasun gutxirekin aritzen den Estatu bezala geratu da berriro ere Europar Batasunean”.
Estatu espainola Gobernu eta justizia sistemaren arteko elkarlanera ohituta dago eta “ez zuen espero Belgikako justiziak zuzenbidearen jarduera serio eta objektiboa egiterik, horregatik mugimendua egin behar izan du baina bere gabeziak agerian utzi ditu”.