Bizkaiko Foru Aldundiaren kontratuetan klausula sozialak sartzea defendatu du Iker Rahonak, gizarte eta ingurumen irizpideak garatzeko berme gisa. Eusko Alkartasunako Bizkaiko koordinatzaile eta EH Bilduko batzarkideak herritarrei oinarrizko babesa, aukera-berdintasuna eta bizi-proiektua aurrera eramateko aukerak emateko oinarri izango diren foru zerbitzu publikoak defendatu ditu.
Aldundiaren mendeko zerbitzu publikoak hobetzen laguntzeko lan egiteko prest dago EH Bildu, Rahonak azaldu duenez, horrek langileen lan-baldintzetan eta emandako zerbitzuen kalitatean eragin positiboa izan dezan: “Administrazioen lehentasuna izan behar du”.
EH Bilduren jarreraren aurka doan “zerbitzuak kanporatzeko inertzia sistematikoa” antzeman du aspalditik Raohonak. Joera hori, zalantzarik gabe, legezkoa da, baina faktore ekonomikoa gailentzen da beste batzuen aldean, hala nola erabiltzaile eta langileen baldintzak. Izan ere, batzarkideak azpimarratu duenez, “lan prekarietatea onartezina da orokorrean, baina are gehiago administrazio publikoan, eta gaur egun egon badagoela dakigu”.
Klausula sozialekin batera, administrazioak egindako kontratuen garapena “monitorizatzea” beharrezkotzat jo du Rahonak, bilatzen duten helburuari erantzuten diotela egiaztatzeko.
RAhona