Ezker abertzaleari ahotsa nola eman aztertuko dutela dio, hauteskundeak konstituzionalismo espainolaren porrota izan direla gaineratuz
EAko Idazkari Nagusiak, Gorka Knörrek, Batasunako zuzendaritzari honako eskakizuna luzatu zion: bere jarraitzaile edo militanteei EAko kideak bakean uzteko eskatu zien eta ematen ari den egoera guzti hau salatu dezatela. Knörrek, bide batez, ezker abertzaleari ahotsa nola eman zatzaiokeen aztertuko dutela errepikatu zuen, hau guztia bideratzeko hausnarketan, oso lagungarritasun urrikoak dira gure jendeari jaurti zaizkion mehatxuak gaineratu zuelarik.
´Gu, konponbideak bilatzearen aldeko apostua egiten dugu baina ez zaigu batere erreza suertatzen, minimo demokratikoak ez baldin badira errespetatzen, batez ere EAko kideekin, beti eskubide demokratikoen alde egon garelako´. Hau esan ondoren, EAko kideen kontrako kanpaina salatu zuen, ikuskizun tamalgarriak eman direlako eta zenbait kasutan bortizkeriazko adibideak ere ikusi ditugularik.
´Harrigarria iruditzen zait, gaizki ikusita egotea esparru politiko honen defentsa egiteagatik eta modu berean gure jendearen eskubideak defendatu beharra, eragotziak izaten direlako koakzio gogorren ondorioz. Gai hau konpondu beharreko zerbait da´
Konstituzionalismo espainarraren porrota
Eusko Alkartasunako Idazkari Orokorra, honako adierazpenak, Komunikazio Idazkariarekin batera egin zituen, Onintza Lasarekin, joan den igandeko hauteskundeen analisia gai nagusia zuen prentsaurrekoan.
Knörrek emaitzak oso positiboak bezala aztertu zituen, esparru demokratiko eta soberanista ahalbideratzen dutelako, bere ustez konstituzionalismo espainarraren porrota, hain zuzen.
Arnaldo Otegik egindako proposamenari dagokionez, EA eta PNVri erantzukizuna eskatuz ezeztatu dituzten kandidaturen ordezkaritza ziurtatzeko, honakoa aipatu zuen: harrigarria da benetan, guri eskakizunak eskatzea eta ez ordea UPNri, CDNri, PSEri etab.´
Zentzu honetan ´gu iada esan genuen gure eskuan zegoen guztia egiteko prest geundela, baina onartu beharra dago zenbait gauza ez daudela gure esku, Nafarroan bozka nuloa eskatzearen ondorioz eskubira joan diren 3 legebiltzarkideak esaterako´.
Bestalde, Batasuna lege barruan egon izan balitz bere hauteslegoa erabat murriztuta ikusiko luketela adierazi zuen, legez onartu diren plataformek beherakada nabarmena jasan dutelako.
Esan zuenaren ondorioz, aste honetan emaitza elektoralen azterketa eta analisia egiteko bilerak izango dituzte, bilera horien artean PNVrekin bat izango dute, emaitzak aztertzeko eta gainontzeko indar politikoekin hartuko duten jarrera erabakitzeko.
Jatorria: Gorka Knörr