Maiorga Ramirezek adierazi duenez, herrialdearen kohesioan jokatzen duen papera, landa-eremuetako despopulazioaren aurkako borroka, proiektuaren bideragarritasuna, ekonomia berdearen erronkak eta kutsaduraren murrizketa kontutan hartuta aztertu behar da Nafarroako bide-azpiegituren politika.

Bere taldearen jarrera zehaztu du EH Bildu Nafarroako parlamentariak Navarra Sumaren interpelazio baten aurrean. Horrek egin duen planteamenduaren sinplismoa kritikatu du Ramirezek eta “Nafarroako errepideen egungo egoera eskuin, foral eta espainiarraren gobernuen utzikeriaren ondorioa dela” adierazi du.

Alor horretan eztabaida serioa egiteko eskatu du Ramirezek.
EH Bilduren ustez, mugikortasuna eskubidea da, eta errepideek “Nafarroaren kohesioan” jokatzen duen papera azpimarratu du, “baita despopulazioaren kontrako borrokan eta herrialdearen edozein puntutan bizi direnen bizi-kalitatearen bermatzeko ere”. Horregatik, “errepideen finantzazioak publikoa izan behar du eta nola finantzatuko den aztertu behar da”.

Gainera, Ramirezek esan du kontuan hartu behar direla zirkulazio-segurtasuna eta sistema publikoak bultzatu behar dituen garraio-eredu berrien garapena, jasangarritasuna bultzatuz eta kutsatzaileenak ekonomikoki zigortuz.
maiorga