Ezohiko neurriak eskatu ditu Idurre Bidegurenek gaur Senatuan egindako osoko bilkuran, osasun krisiaren ondorioak gehien jasan dituzten sektoreentzat, batez ere langile autonomoentzat.
Bidegurenek ziurtasunez adierazi duenez, “beharrezkoak diren neurriak zenbat eta lehenago hartu, orduan eta lehenago berreskuratuko dira osasuna eta ekonomia”, baina “neurri murriztaileekin batera, gehien sufritzen ari diren sektoreentzako neurri konpentsatzaileak hartu behar dira”.
EH Bilduko senatariak gogora ekarri ditu egungo egoeraren eraginez jarduera eten egin behar duten negozioei begira bere taldeak joan den astean Eusko Legebiltzarrean proposatu zituen neurriak, , eta Katalunian, adibidez, kaltetutako negozioen alokairuen prezioak kontrolatzeko politiken adibideak daudela esan du. Bidegurenek adierazi duenez, “bizi dugun egoerari hobeto erantzuten dioten adibide, formula eta neurri zehatzak daude administrazio ezberdinetan: salbuespenezko egoerak salbuespenezko laguntzak eta proposamenak eskatzen ditu; politika propagandatik haratagoko ikuspegia”.
Bidegurenek azaldu duenez, ekintzaileen % 80k diru-sarrerak murriztu dituzte, eta % 10ek uste dute ez dutela bigarren olatua gaindituko.
Egoera honetan, PPk aurkeztutako mozioa gutxietsi du senatari abertzaleak, “0so orokorra” delako eta “eta langile autonomoen erabilerekin propaganda politikoa” egin nahi izateagatik.
Bideguren