Pertsona Fisikoen gaineko Zergan tributatzetik salbuetsita geratuko da lantokietara joateko garraio kolektiboa, gauzazko ordainsaritzat hartuko baita hemendik aurrera Araban. Hori posible egiteko irizpena onartu dute gaur Arabako Batzar Nagusiek, EH Bilduren ekimen batetik abiatuta.
Nerea Martínez Cerrillok adierazi du gaur EH Bilduren jarrera eta ekimenak Mercedes-eko enpresa-batzordetik sortutakoa dela gogoratu du. Gero beste enpresa batzuen babesa ere hartu du ideiak. Horrela, lantokira joateko ordaintzen denak ez du tributatuko, hitzarmen kolektiboan horretarako konpromisoa dagoenean eta urtean eta pertsona bakoitzeko 1.500 €ko mugarekin. Hori horrela izango da enpresa berak zerbitzua ematen duenean ere.
Martínez Cerrillok esan duenez ekimenak bi abantaila ditu gehien bat: langileek garraio kolektiboa erabil dezaten erraztea, eta horrek norberaren autoaren erabilpena murriztuko duenez dituen alde onak, inguru giroa eta trafikoan.