EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI
Rafael Larreina Valderramak, Eusko Alkartasuna
legebiltzar taldeko bozeramaileak, indarrean den Legebiltzarraren Araudiaren
arabera, ohore du aurkeztea ondoko legez besteko proposamena osoko bilkuran
eztabaida dadin, ‘Tortura erauzteko neurriak’ direla eta.
ARRAZOIA
Legealdi honen hasieratik ganbara hau hainbat
aldiz giza eskubideen bortxaketa larriak salatzera behartuta izan da, eta hauek,
aurreko legealdietan bezela, sufrimendu eta mina erein dute Euskal gizartean.
Denboraldi honetan, giza eskubideen bortxaketa
latzen gertaera eta salaketak ezagutu izan ditugu, tratu txar eta torturen erakin,
pertsona desberdinak jaso izan dituztenak, guardia Zibilak atxilotu ondoren,
isolamendu erregimenean egon direnak Auzitegi Nazionalaren aurrean agertu baino
lehenago.
Giza eskubide bortxaketa hauek, biribiltasunez
salatuta izan behar direnak ere, etorkizunean beste pertsona batzuek praktika
hauek jasan ez dezaten behar diren baliabideak martxan jartzera behartu behar
gaitu, zeren eta giza eskubide urraketa guztiak bezela, pertsonaren duintasunaren
aurka jotzen dituztelako.
Arrazoi hauengatik, eta Torturen Prebentziorako
Nazio Batuen erakundearen kontalariak eta beste hainbat erakunde batzuek aholkatzen
duten bezala, inpunitate gune hauek prebenitzeko non praktika jasanezin hauek
gerta daitezke, osoko bileran ondorengo legez besteko proposamenaren eztabaida
aurkezten dugu ‘Tortura erauzteko neurriak’ direla eta:
 
Eusko Legebiltzarrak jasanezinak bezala kontsideratu
eta gaitzespetzen ditu edozein tortura mota edo tratu txarrak, eta ondorengo
neurriak babesten ditu tortura erauzi ahal izateko:
1. Auziperatze Kriminaleko legeriaren 520 bis.
Artikuluaren ezabaketa. Honek, pertsonaren atxiloketa eta inkomunikazioa 5 egunetara
luzatzea baimentzen baitu.
2. Auziperatze Kriminaleko legeriaren 527. artikuluaren
ezabaketa, atxilotutako pertsonari dituen eskubideak murrizten baitizkio. Oinarrizkoa
dela ulertzen dugu atxilotuaren senitartekoek, bera aurkitzen den lekuaren eta
egoeraren berri edukitzeko eskubidea. Era berean, diligentzia judizial eta polizialetan
atxilotuak aukeraturiko abokatuaren presentzia ezinbestekotzat ikusten dugu,
bala nola, diligentzien ondoreneko uneetan pribatuan hizketaldia edukitzeko
eskubidea.
3. Atxiloketak irauten duen artean, pertsonaren
osasun fisikoa nahiz psikikoa bermatu dadin, atxilotuak bere kabuz aukeraturiko
sendagileek ikus dezatenaren aukera izan behar luke, hauek, atxilotuaren inguruko
azterketak egin ditzaten, beti ere atxilotuaren egoeraren jakitun izateko.
4. Auziperatze Krirninaleko Erreforma, 1.988.eko
Maiatzaren 25ean onartu zen, eta bertako Lege Organikoaren 384 bis artikuluan,
Entzutegi Nazionalak dituen konpetentziak bertan behera uztea eskatzen dugu.
Honela, atxilotuen instrukzioa eta auziperatzea, euren jaioterriko auzitegien
esku geratuko litzateke.
5. ‘Habeas Corpus’ delakoaren ezarpena
eta erabilera. Modu honetan epailea bene benetan arduratuko litzateke atxilotuaren
egoeraz.Habeas Corpus-a zuzentzen duen L.O. 6/1984 legearen 2. artikuluaren
bigarren parrafoaren ezabapena. Artikulu honek, atxilotuaren inkomunikazioa
agindu duen epaile beraren eskutan uzten baitu Habeas Corpus-aren erabilera.

6. Poliziek aurrera eramandako diligentzia ororen
deuseztapena, baldin eta atxilotutako pertsonaren osasun psikikoa nahiz fisikoki
kaltetua izan bada. Zentzu honetan, ezinbestekoa jotzen dugu, torturak salatu
dituen pertsonaren inguruko ikerketak, atxiloketa aginduari eta instrukzioari
atxekitzea.
7. Epaile eta agintari judizialen aldetik sakoneko
ikerkuntza ahalbideratzea tortura testigantzaren aurrean. Ipintzen den une beretik
argitu dadila salaketa egiazkoa denentz, honetarako, sendagileen froga eta neurriak
erabiliaz. Oinarrizkoa da, bai behintzat ikerkuntzak dirauen artean, salaturiko
zaindarien behinbehineko kargu uztea ziurtatzea.
8. Egoitza polizialak bideo kameraz hornitzea,
atxilotuari ematen zaion tratuaren berri izateko, atxiloketaren nondik norakoa
jarraitu ahal izateko, atxilotuaren intimitatea bermatuaz, egiten diren diligentzien
ezagutza edukitzeko…
9. Tortura kasuak eragiteagatik zigortuak izan
diren funtzionarien aldeko indultuen desagerpena. Gaur egunean, hauetariko gehienek
zigortuak izan diren kargu berberean jarraitzen dute edota goragoko postuak
eskeini dizkiete sari gisara. Gobernuak nahiz Erregetzak adostutako praktika
honekin torturaren erabilpenerako bideak iriki besterik ez dira egiten.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailak 1ean

Rafael Larreina Valderrama
Eusko Alkartasuna Taldeko Bozeramailea
Jatorria: Eusko Alkartasuna