JUANJO AGIRREZABALA Juanjo Agirrezabalak “inprobisatuz jarraitzea” egotzi dio Patxi Lopezi, “proiektu horri buruzko ebaluazioa urte amaieran egingo dutela esateagatik”. Izan ere, “Hezkuntza sailburuak gaia erabakita dagoela eta plan horrek ez duela jarraituko iragarri du jada”.

Juanjo Agirrezabalak azalpenak eskatu dizkio lehendakariari gaurko Kontrolerako Osoko Bilkuran hainbat sailburuk agerian utzitako barne koordinazio faltaz, eta haren erantzunak erabat berretsi du Jaurlaritzan ez dagoela koordinaziorik, bera ere kontraesanetan erori delako Gemma Zabaleta Gizarte Gaietako sailburuak esandakoarekin”.

“Patxi Lopezek inprobisatuz darrai”, salatu du EAko legebiltzarkideak, “hark esaten digulako Haur Etxeak programari buruzko ebaluazioa urte amaieran egingo dutela eta horren inguruan une horretan erabakiko dutela, baina Hezkuntza sailburuak kontrakoa esan zigun iragan astean, gai hau erabakita dagoela eta programa horrek ez duela martxan jarraituko. Nori sinistu behar diogu?”.

Agirrezabalaren irudiko, argi dago, beraz, Jaurlaritza honen ezaugarri nagusia inprobisazioa eta noraezean ibiltzea dela; sailburu bakoitza bere kasa dabil eta ez dago ez ildo estrategiko argirik, ez amankomuneko irizpiderik”.

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA