Ibilaldiko ekitaldietan parte hartuko du Eusko Alkartasunako ordezkaritza batek igandean, eskola publikoarekin batera euskal hezkuntza sistemaren gorputzaren ardatza diren ikastolei babesa emateko. Pello Urizar, idazkari nagusia, Iria Epalza, Komunikazio idazkaria eta Edriga Aranburu kontseilukidea joango dira Lekeitiora.
“Haratzago” lemarekin Azkue ikastolak antolatutako jaiarekin bat egiteko deia egin dio Eusko Alkartasunak euskal gizarteari, Lekeitio bezalako gune euskaldunean hainbeste lan egindako hezkuntza ereduaren lana babesteko.
Egun guztian zehar gozatzeko prestatu den egitarau zabalaz gain antolaketak matxismoaren kontrako borrokan egindako ekarpena azpimarratu du Eusko Alkartasunak, “eragile moreak” egongo baitira erasoak ekidin eta emakume eta neskek jai eguna berdintasunean gozatu ahal izango dutela bermatzeko. Feminismoa zeharkako lana dela gogoratu egin du alderdiak eta gizartetik sortutako ekimenetan kontutan hartzeak aurrera pauso erreala suposatzen du.