Sinn Feinek gaur arratsaldean hasita egingo duen urteko Batzarrean dago Lorena Lopez de Lacalle, Eusko Alkartasunako Nazioarteko idazkaria, Europako Aliantza Librea ordezkatzen.
Bakea, nazioarteko elkartasuna eta uraren dohatasunari buruzko mozioak eztabaidatuko dira gaur eta, Irlandaren batasunari buruzkoak bihar goizean: iraganaren aldarrikapena, hizkuntza, berdintasuna,…
Era berean, 1916ko altxamenduaren ehungarren urteurrena ospatuko dute.