Luis Intxauspe, Hernaniko alkatea izendatu zuten larunbatean Udalbiltzako presidente berria, Metxe Aizpuruari errelebo hartuta. Udal eta udal hautetsien erakunde nazionalaren gobernu berriaren parte dira ere Iratxe Lopez de Aberasturi, Gasteizko zinegotzia eta Udalbiltzako presidente ordea eta Legutioko alkatea den Nekane Garaigordobil.
Atarrabian larunbatean egin zen ekitaldian Udalbiltzak azken bi urteetan egindako lanari buruzko balantzea egiteko aukera egon zen. Eta egindako lanen artean, Euskal Herriko garapen eta kohesiorako fondoa, Euskal Pirinioetan lan eta bizi programa eta udalak eta unibertsitatea harremanetan jartzen duen Ikerbiltza programa azpimarratu ziren.
Carlos Urquijo, Espainiako Gobernu ordezkariarekin auzitegien borrokan daudela hasi du Udalbiltzako Gobernu berriak bere lana. Borroka horretan garaipen ugari lortu ditu Udalbiltzak. Justiziak Urquijoren tesiak atzera bota eta Udalbiltzak entitate publiko izaera duela esan du, horregatik Udalek berarekin lan egitea ez doa legearen kontra.
Udalbiltzaren Gobernu berriari dagokio orain datozen lau urteetarako ardatz estrategikoak finkatzea.