Aurtengo maiatzaren lehengoan zaintza erdigunera ekarri nahi dugu, mugimendu feministaren aldarriari jarraituz; langileon zaintza, lan baldintzen zaintza, lan duinaren zaintza eta noski lanaren beraren zaintza.
Izan ere, hauteskunde urte honetan, kanpaina ezberdinek estali dituzte kaleetan eman diren aldarriak, geldialdiak eta grebak. Eta asko izan dira. Sektore oso ezberdinetakoak, eremu publiko zein pribatukoak, eta enpresa, erakunde eta hiri zein lurralde ezberdinetan eman direnak.
Los sindicatos convocan la huelga en Arcelor Mittal de Sestao y Etxebarri
Doraemon eta Nobita greban daude, ikusi komunikatua
Trabajadoras de las residencias de Gipuzkoa vuelven a la huelga
Los trabajadores de las pasarelas del Aeropuerto de Bilbao, en huelga indefinida
Pentsiodunen elkarretaratzeak ez du etenik
Huelga del personal de atención primaria en los ambulatorios
Nueva jornada de huelga en la enseñanza concertada
El alcalde de Vitoria confía en evitar la huelga de autobuses urbanos en mayo
Acusan a los Gobiernos vasco y central del ‘asesinato industrial’ de La Naval
Hainbeste greben inguruko lerroburuak, hain eremu txikian eta hain denbora tarte laburrean! Eta arduradunak, arduragabeki jokatu dute. Udalak, Aldundiak, Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak badira hein batean erantzule, baina erantzun ordez, patronalaren eskutik jarduten dute. Adibide argia jartzearren; eskola kontzertatuen kasuan, jendea kexu zen irakasleek greba egiten zutelako, eta ikasleek kurtsoa gal zezaketen beldur ziren gurasoak. Bada, duintasunez betetako ikasgaia eman dute irakasle horiek, beren eskubideen eta kalitatezko hezkuntzaren alde borrokatzerakoan.
Edo berdin lehen arretako langileen greba; lehen arreta onik bermatzeko baldintzarik gabe, ezin ez lehen eta ez azken zerbitzurik eskaini. Gauza bera Gipuzkoako erresidentzietako langileekin, edo Gasteizko autobus gidariekin.
Ezin ahaztu ditugu ihaz hil ziren 68 langileak, eta 2019ak 4 hile besterik ez dituen honetan, 16 dira bizia galdu dutenak. Istripuak ekidin daitezke, gogorik badago, eta baliabideak jartzen badira horretarako. Lan segurtasuna inbertsioa da, inolaz gastua, batzuek hain garbi izan ez arren kontzeptu hauen arteko ezberdintasuna.
Baina nork zaintzen ditu langileon eskubideak? Hain da zitala sistema batzuetan ezen guztion eskubideen alde borrokatzen dena jartzen dugula jomugan, erantzuleari erantzukizunak eskatu ordez. Oraindik zain gaude, instituzioetako buruak, gure langileak eta euren duintasuna lehentasun gisa arta dezazuen. Bitartean, geronek zaindu eta defendatuko ditugu geure buruak, gizarte guztiaren onurarako.