“Ikaragarrizko ezjakintasuna adierazten du ikurrika erkidego autonomo bateko sinbolo hutsa dela esateak”, esan dio Maiorga Ramirezek PPko ordezkariari Nafarroako Parlamentuan gaur egin den Osoko Bilkuran. Ramirezek esan duenez, popularrek “ustelkeria alorrean bere lotsak estaltzeko erabiltzen dute ikurriña”.
Sinboloen Legea ez betetzeagatik –hau da, ikurriña jartzeagatik- erakunde publiko batek zigorra jasotzean, kargu publikoek bere ondarearekin erantzun behar izateko ekimena aurkeztu dute popularrek eta marko horretan egin ditu adierazpenak Ramirezek. Legebiltzarrak atzera bota du mozioa.
Ikurriña, esan du EAko legebiltzarkide eta EAkideak, “askatasuna, demokrazia eta herri baten parte sentitzearen sinboloa da eta erkidego autonomiko batekin bakarrik lotzea Nafarroan presente dagoen errealitate historikoaren erabilera zatarra egitea da, hiritar askok, nafarrak izateagatik hain zuzen, ikurriñarekin lotura badugu”.
PPren proposamena erakunde guztiei jartzen dizkieten zigorrei buruzkoa balitz, eta ez bakarrik ikurriña jartzeagatik jarri diren zigorrei, popularrak beraiek lirateke kaltetuenak, Ramirezek esan duenez. Izan ere, Lezo kasuak 23,5 milioiko kostua du eta Gurtelek 863 milioikoa.