Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordeko
batzordeburu eta EA-ko legebiltzarkidea den Martin Aranburuk esan duenez ‘Kalitate
Legeari buruz jakin ahal izan dugunaren arabera hezkuntzaren eredu elitista
eta klasista ezartzea du helburutzat PP-k, eta hau zentzu bikoitz batean da
kritikagarria: legearen edukia batetik eta berau prestatzeko erabilitako moduak
bestalde.’ Honela, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako idazkari orokorra den
Isabel Couso-k Kalitate Legea izango denaren inguruan aurreratutakoari erantzuten
dio Aranburu-k.
EA-ko legebiltzarkidearen esanetan, ‘Etengabeko
ebaluazioaren amaiera suposatzen du lege honek. Ezagupenen ebaluaziorako proben
bidez, eta D.B.H-n. ezarriko diren hiru edo lau ikaskuntza ibilbideen bidez
ikaslegoaren segregazioa eta klasifikapena bideratuko da, amankomuneko ezagutza
minimoak lortzea helburu duen hezkuntza sistema bat alderatuz eta eredu klasista,
elitista bat ezarriz iparamerikan ezarrita dagoen ereduaren porrotoan adierazgarririk
nagusiena daukalarik’. Martin Aranbururen ustez ‘etorkizunerako bai
sozial eta baita heziketa mailan ondorio latzak izango ditu ikasleak gelaka
banatzea ikasketerako dituzten ahalbideak kontutan hartuta’.
‘Ikasle ororen kurrikulumean gutxieneko
edukiak ziurtatzea da helburua, ez aldiz rebalida, DBH bukaeran edo Lehen Hezkuntza
bukaeran ezarri litezken proben bidezko elite baten aukeraketa, beste ikasle
gustiak baztertuta utziz’ gehitu du Aranburu-k.
Azkenik, ‘Legearen prestaketan erabilitako
moduak jasanezinak dira: irakasle, ikasle, guraso elkarte zein sindikatuen iritziei
muzin eginda prestatu dute legea. Salagarria da era berean, eskuduntza duen
Euskal Elkarte Autonomoak ezin parte hartu izana prestaketa prozesu honetan.
‘ adierazi du, horrek agerian uzten baitu ‘P.P. alderdiaren benetazko
zentzu demokratikoa eta Gernikako Estututuan adierazten denari dion errespetua.’
Jatorria: Eusko Alkartasuna