Etorkizunera begira eta belaunaldi berrien eskura jarri da Martin Ugalderen lan izugarria bere jaoitzaren mendeurrena bete denean. Eusko Alkartasunako ordezkaritza egon da euskaltzalearen izena daraman Kultur parkean egindako ekitaldi nagusian, alderdikidea, abertzalea, ekintzalea eta gizona omentzeko.
Iker Ruiz de Egino, Eusko Alkartasunako bozemailea, Iker Intza, Gipuzkoako Antolakuntza arduraduna, eta Miren Urreztieta, Iparraldeko koordinatzailea egon dira Andoainen Jakin fundazioak Ugalderen lana digitalizatua aurkezteko ekitaldian. Horrela, franquismoaren urte latzetan eta Eusko Jaurlaritzaren lehen urratsetan, Venezuelako erbestean zein Euskal Herrian, sortutako lanak belaunaldi berri eta ikertzaileen eskura egongo da, modu errazean eta doan.
Eusko Alkartasunarentzat ohorea eta poz handia da alderdiaren ibilbidean pisua izandako Ugalde goraipatua eta aitortua dela egiaztatzea. Euskal Herrian pertsona gutxik lortzen dute horren aitortza zabala eta horrek Martin Ugalderen izaera islatzen duela uste du Eusko Alkartasunak.
Inoiz idealak eta helburuak ahaztu ez zituen eta beti euskararen alde egin zuelako da Martin Ugalde eredugarri Eusko Alkartasunan.