Leonard Orban Eleaniztasuneko Komisarioak Nafarroara egingo duen bisitaren inguruan, Mikel Irujorekin bildu da Estrasburgon
Mikel Irujo, Eusko Alkartasunako eurodiputatua Orban Komisarioarekin batzartu da gaur aste honetan bertan eleaniztasunerako ordezkariak aste honetan bertan Nafarroara egingo duen bidaiaren inguruan haritzeko. Bileran Mikel Irujok Eusko Alkartasunak egindako txosten bat luzatu dio Euskarak Nafarroan bizi duen egoeraren inguruan. Iragan abenduan Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak egin zituen kritikak gogorazteaz gain, EAko europarlamentariak argi utzi dio Komisarioari Nafarroan gure hizkuntzak pairatzen duen hizkuntza zonakatzea, tamalez, Europar Batasunean bakarra da.
EAko ordezkariak azaldutako kritikak albo batera utzirik, Komisarioak euskal hiztunen igoeraren inguruan bere harridura nabarmendu du, batez ere gazteriaren artean, eta Irujok erantzun dio gizarte ekimenari esker eman dela gorakada moderatua Nafarroan. Euskal Autonomi Erkidegoan indizeak askoz altuagoak dira, jaurlaritzak egindako babes eta sustapen lan gogorrari esker.
Irujo ere mintzatu da berak hala deitzen dituen “urte ilunei” buruz, UPNren gobernuak, besteak beste, bi hizkuntzetan azaltzen zen errotulazio eta seinaleztapena kendu zituenekoa. Erabaki honek baita ere Nafarroako gobernua lurraldeko hizkuntza propioaren aurkako politikak bultzatzen zituen Europar Batasuneko autonomi gobernu bakarra bihurtu zuen”. Nolanahi ere, Irujok gaineratu du arlo hone inguruan sortutako tentsio politikoa jaisten joan dela azken urteotan, baina gogorki kritikatu du oraingo gobernuak oraindik ere bere hizkuntzetako baten estatus soziala ez aldatzearen erabakia, eta urtez urte euskarari egokitzen dizkion aurrekontuan gutxitzea.
Leonard Orban errumaniarra, Europar Batzordeko Eleaniztasun Komisarioa da, eta Nafarroara egingo duen bisita, bidai zabalago baten barnean sartzen da, hainbat erkidego bisititatuko dituelarik (Galizia edo Asturias kasu) in situ hauen errealitate linguistikoa ezagutzeko asmoz. Gogorarazten da Europar Batzordeak 2007an erabaki zuela Zuzendaritza Orokor hau eratzea, izan ere 23 hizkuntza ofizial baitaude egun Europar Batasunean, eta ofizialtasuna lortu nahi duten beste hainbeste (Euskara edo Katalana kasu).
Jatorria: Eusko Alkartasuna