Eusko Alkartasunako eurodiputatuak euskeraz parte hartuko du bihar 10,00etan osoko bilkuran, Europako Hizkuntzen Egunean Eusko Alkartasunako eurodiputatuak euskeraz parte hartuko du bihar 10,00etan osoko bilkuran, Europako Hizkuntzen Egunean
Eusko Alkartasunako eurodiputatu Mikel Irujok Europar Batasuneko Ituna euskarara, katalanierara eta Estatu espainoleko beste hizkuntza ofizialetara itzultzeko eskatuko du bihar Europako Parlamentuko osoko bilkuran.
Eurodiputatuak goizeko 10,00ak aldera parte hartuko du eta euskeraz, bihar irailaren 26 ospatzen den Europako Hizkuntzen Egunean euskeraren ofizialtasuna aldarrikatuz.
Bere interbentzioan Irujok Espainiako Gobernuari hurrengo Europar Batasuneko Ituna hizkuntza ofizialetara itzultzeko eskatuko dio, euskera eta katalaniera barne.
Jatorria: Mikel Irujo