Hainbat mugatan bizi den drama humanitarioarekin amaituko den migrazio-politika berria aldarrikatu du Idurre Bidegurenek, Senatuan migrazioaren fenomenoa aztertzeko egindako ponentziaren ostean. Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioaren eta Aita Mariren ordezkariak izan da bertan, EH Bilduk proposatuta.

EH Bilduko senatariak azaldu duenez, bere taldeak Mijangos Ganberan hitz egitea eskatu zuen, “migratzaileen egunerokoa bizi duten pertsonen testigantzak entzuteko, eta, aldi berean, horren garrantzitsua den lana aitortzeko; lan hori aurrera eramateagatik ere kriminalizatu dute”.

Ekintzaile solidarioaren azalpenak entzun ostean, berak zehaztutako erronkari erantzuteko prest agertu da Bideguren. Izan ere, erakundeak hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu du Mijangosek, planak egitetik benetako irtenbideak planteatzera. Senatariak gogorarazi du migratzaileen dramak ez direla milaka kilometrotara bizi, Euskal Herrian ere bizi dira, Irunen eta Hendaian adibidez.
Bideguren