Eusko Alkartasunak bat egiten du Sarek eta Bagoazek larunbat honetarako (urtarrilak 9) Bilbon deitu duen manifestazioarekin.
Egungo espetxe politikak preso eta bere senitartekoen giza eskubideak urratzen ditu. Frantziar eta espainiar Estatuko Gobernuek harri bat bezain astuna den espetxe politika krudela ezartzen dute.
Aieteko Konferentziatik lau urte pasa dira. Han hasi zen bakerako bidea. Aipatutako gobernuek, ordea, blokeaturik nahi dute bide hori. Euskal jendarteak eta eragile soziopolitikoek hamaika urrats eman dituzte bakegintzaren bidean gizarte normalizatu baten bila, zeinetan giza eskubideak urratuak izango ez diren.
Dispertsioarekin amaitzeko harri guztiak, oztopo guztiak, elkarrekin baztertu behar ditugu. Horregatik, Eusko Alkartasunako kideok ere, larunbatean, 17.00etan, Bilbon izango den manifestazioan parte hartuko dugu. Etorri zu ere!