Eusko Alkartasunako Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñako koordinakundeek Euskal Herriko historiari buruzko hitzaldi zikloa antolatu dute. Lehenengoa asteartean izango da Gasteizen
Eusko Alkartasunako Hegoaldeko hiriburuetako koordinakundeek Euskal Herriko historiari buruzko hitzaldi zikloa antolatu dute eta lehenengoa asteartean, otsailaren 27an, izango da, Gasteizko alkartetxean. Hitzaldiaren titulua “Nafarroa, Euskal Estatua” da eta Martin Ttipia Elkartearekin elkarlanari buruz egingo da. Elkarteak Euskal Herriko historia errekuperatu eta zabaltzeko lan itzela egiten ari da.
Eusko Alkartasunako militanteek bere herriko historia –oinarrizko gertakariak ere- zein gutxi ezagutzen duten baieztatu dute koordinakundeek. “Eta bere herriarekin konpromiso aktiboa duten pertsonen kasua da, interesa agertu duen jendea”, eta horrek erakusten du “ezagutza eza ez dela kasualitatez eman, Estatu propio, erresuma propioa bezala dugun historia ezabatu nahiak sortuta baizik, euskal jendartea oso antzinatik espainiarra dela eta horretatik aparte historia propiorik ez duenaren irudia sortzeko”, esan dute Eusko Alkartasunako Gasteizko koordinakundetik.
“Garena izateko eta sentitzen duguna sentitzeko ez dugu datu historikorik behar”, adierazi dute Koordinakundeko kideek, baina “ez dugu normaltzat eman nahi Errege Katolikoei buruz asko jakitea eta ezer ez Antso Handia edo Eneko Aritzari buruz. Gainera gure hezkuntza sistema eta historiaren zati bat ezabatu nahi duen curriculumari buruzko hausnarketa egitera eramaten gaitu horrek”.