Parlamentuaren Osoko bilkuran etxebizitza izan du hizpide Maiorga Ramirez parlamentariak.
Batetik eraikuntza jasangarrietan trantsizio ekologikorako eta gizarte kohesiorako bidean jarrai dezala gobernuak eskatzeko, eta bestetik, etxebizitzen alokairuari gehienezko prezioa jartzeko.
“Hartu beharreko neurriak har ditzan eraikuntza jasangarriaren arloko lidergoa ez galtzeko eta kontsumorik ia gabeko eraikinak ezartzeko, “energia positiboko” eraikinak ezarriz eta lehentasuna zaharberritzeari emanez, eraikuntzaren gainetik. Horrela izendatzen da gaur onartutako mozioa, eta honetan EH Bilduren eskutik emendakina aurkeztu dugu. Beroni bi hobetze aurkeztu dizkiogu, tramitazioa erraztu eta udaletara heltzea, horrela, hiritarrengandik gertuago egongo dira tramitazio hauek, eta gure ekarpena egin dezakegu etxebizitza eraginkorragoak izateko demokratikoki.
Horri dagokionez, eta Ramirezek EH Bilduren izenean aurkeztutako eta PSNk onartutako gehitzeko zuzenketa baten bidez, zehazten da Nafarroako Gobernuak, toki entitateekin lankidetzan, “ezohiko neurri ekonomikoak ezarriko ditu 2021-2023 aldirako Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Plan Berezi bat sustatzeko. Plan horrek baliabide berriak izanen ditu, partikularrentzat zuzemenak arintzeko neurriak jasoko ditu eta etxebizitza-parkea –bereziki, alde zaharretakoa– zaharberritzeko asmo handiko helburuak ezarriko ditu”.
Gure planteamenduak onartuak izan dira baita ere Podemosek aurkeztutako mozioan, Nafarroako Gobernua premiatzen duen alokairuaren iraunkortasun-indizea gauzatu dadin. Ez da lehen aldia etxebizitza oinarrizko eskubide gisa defendatzen duguna Nafarroako parlamentuan. Zentzu honetan, etxebizitza publikoari gehienezko prezioa jartzea planteatzen dugu, eta hau zenbat eta arinen martxan jartzea.
Hori bai, azpimarratu du Ramirezek, neurri honek soilik ez du etxebizitza arazoa konponduko; beharrezkoa da etxe hutsen zentsoa, eta hauek zergapetzeko neurri fiskalak, adibidez.
Ezin delako egon etxe gabeko bizitzarik, ez eta etxebizitza hutsik.