Hezkuntza sisteman UPN-PSN Gobernuaren garaian emandako murrizketak itzultzea eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Gobernuari Miren Aranoak proposatuta. Horrela, murrizketak datorren ikastaroan itzuliko dira, eta ez bi urte barru, aurreikusita zegoen bezala.
Hezkuntza eremuan gastu publikoa arrazionalizatzeko 2012ko Lege Dekretua berehala aplikatu zuten Nafarroan Erregimeneko alderdiek, “eta horrek azpiegitura, giza baliabide eta langileen lan baldintzetan murrizketa garrantzitsuak sortu zituen, eta ondorioz, hezkuntza kalitatea eta sistema beraren oreka kaltetu ziren”, esan zuen Aranoak
Aldaketaren Gobernuak murrizketak itzultzea adostu zuen eta aurrerapausoak eman ditu, azaldu du legebiltzarkideak, “baina Hezkuntza Departamentuak 2020-2021rako utzi nahi zuen bigarren hezkuntzako murrizketei buelta ematearen lana eta hori ez da onargarria”. Horregatik aurkeztu du mozioa bere hitzartzea gaur Nafarroako Parlamentua bisitatu duen Mikel Ezkerro alderdikide Argentinarra agurtzen hasi duen Miren Aranoak.