UPN-PSNko gobernuek Hezkuntza alorrean egindako murrizketei buelta emateko dituen planei buruz galdetu du gaurko Osoko Bilkuran Miren Aranoak. Hezkuntza Saila ez da Gobernuaren sorrerarako Akordioa betetzen ari, egoerari buelta ez ematean, EAko koordinatzailea Nafarroan eta legebiltzarkideak salatu duenez. Eta gaia funtsezkoa da EH Bildurentzat, esan du Aranoak.
Murrizketei aurre egitea, eta are gehiago Hezkuntza bezalako arlo batean, aldaketaren lehentasuna izan behar da EH Bilduren iritziz, Aranoak adierazi duenez. Horregatik, Hezkuntzaren Mahai Sektorialari eman zaion berriarekin inolaz ere ados ez dagoela esan du: izan ere bigarren hezkuntzan izan diren ratio murrizketak eta ordezkapenak 2020-21 urtea arte ez direla konponduko esan zaie.
Erabaki hori atzera botatzeko eskatu du Aranoak, “borondate politikoa egonda egin daitekeelako, gure egoera ekonomikoak posible egiten du”.