Alderdiaren Nazio Batzarrak Bizkaiko koordinatzaile berria eta Komunikazio idazkaria aukeratu ditu.
Aitor Llano Lana, 50 urtekoa, jarri du herrialdeko koordinatzaile karguan. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta aseguruen munduan garatu du bere bizitza profesionala. Bilbon jaioa, Balmasedako bizilaguna eta zinegotzi ohia bada ere, gaur egun Sopuertako Udaleko zinegotzia da eta Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea EH Bilduren aldetik.
Llanok Rakel Goñi Lacarren lekua hartuko du, beste ardura batzuk izatera pasa baita, hala nola, Bizkaiko Batzar Nagusietako mahaiko kide izatea eta alderdiak bere agintaldian herrialdearen buruan egindako lana eskertu dio.
Bestalde, Mikel Oraá Diaz de Heredia kazetariarekin bete du batzarrak komunikazio idazkaritzaren hutsunea. 49 urteko gasteiztarra, EHUn Komunikazio Zientzietan lizentziatua, EITB taldean, Onda Cero irratian eta Cadena Ser irratian lan egin du. Komunikazio-bulego korporatiboak ere zuzendu ditu. Gasteizko EH Bilduren udal taldeko komunikazio arduraduna izan da, eta Arabako koalizioko koordinatzailea. Izendapena egin arte, alderdiaren komunikazio saileko langilea bazen.