“Arabar gizartearentzat ondorio larriak” izango dituela ohartarazi du EH Bilduk
Nerea Matínez Cerrillo, Arabako EH Bilduko batzarkidea eta Eusko Alkartasunako kideak defendatu ditu gaur koalizioak zerga erreforma proposamenari egindako zuzenketak. Azkenean, Foru Gobernuko bi alderdiek PPrekin hitzartutako zerga kontraerreforma aurrera atera da, ezkerreko oposizioaren kontrako botoekin.
Onartu den zerga proposamena “langileei on egin beharrean, gizarteari ekonomikoki ekarpen handiagoa egiteko aukera dutenen alde” egiten duela salatu du Martínez Cerrillok eta “Arabako gizartearentzat ondorio larriak” izango dituela ohartarazi, “jendartearen beharrak betetzeko finantza errekurtsoak behar ditugulako”.
Koalizioak Elkarteen gaineko Zergari jarritako emendakinen helburua “ez da bakarrik diru bilketa handitzea, baizik eta progresibitatea eta berdintasuna lortzen joatea, baita kenketen bidez zergak ordaintzen saihesteko dauden bideak kentzea”. Euskal eta espainiako eskumaren botoekin eta PSEren babesarekin aurrera atera den erreformak aldiz, “Confebaskek zehaztuta dago eta enpresei dagokiena baino gutxiago ordain dezaten posible egiten du”.
Guztiz kontrakoa da EH Bilduren eredua: “Brdintasunean oinarritutako gizarte aurreratuago eta kohesionatuagoa lortzeko, zerga presioa igo daiteke, enpresek beren aukeren barruak ordaindu dezaten”.