Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentariak Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) negoziatzeko prozesuan duen jarrerari buruz galdetu dio Nafarroako Gobernuari osoko bilkuran.
Maiorga Ramirezek gogorarazi du 2020ko martxoa baino lehen EH Bilduk “Nafarroaren jarrera eta defentsa indartzea” proposatu ziela talde parlamentarioei. Zehazki, “talde bat osatzea proposatzen zuen, non talde parlamentarioek nekazarien erakundeekin batera parte hartuko zuten, posizioa indartzeko eta Nafarroaren iritzia Estatuaren erabakietan hobeto egokitzea lortzeko. Ideia ona zatekeen”.
Maiorga Ramirezek adierazi duenez, “NPBren negoziazio-prozesu honek agerian uzten du Nafarroak ahulezia politiko-juridikoa duela bere postulatuak Estatu mailan defendatzerakoan”.
“Gure sentsazioa ez da ona. Gure ustez, Nafarroak mahai gainean jartzen dituen argudioen indarra handitu behar da, eta itxita ez dauden gaietan ahalik eta gehien lortzen saiatu behar dugu, nekazaritza, abeltzaintza eta ingurumenaren onurarako”.