Atzo asteartea abenduaren 18ko arratsaldeko 18:30ak aldera, ´Horra, horra, gure Olentzero´ doinupean, Olentzerok Europako Parlamentuko ateak ireki zituen bertan dauden euskaldunen desirak ezagutzeko asmoz.
Bere txapela buruan, abarkak oinetan eta zaku handi bat bizkarrean Parlamentuko bazterrak arakatu zituen. Bere albotik pasatzen zen jendearen ez ustea izugarria izan zen. Lehen aldia zen Olentzero Europako Parlamentura zihoala, eta Eurodiputatu eta bertako langile askok ez zuten orain arte hura ezagutzeko aukerarik izan. Mikel Irujo, EAko Eurodiputatuak gonbidatu zuen, euskal kultura, eta euskal ohiturak Europara ekartzea oso garrantzitsua da. Olentzero, euskal kulturaren adierazletariko bat izanda, nire lankideei aurkeztu nahi nien, nor den, bere abestiak, bere historia Europar herrialde ezberdinetako jende ezberdinek Europako aniztasunaz aberats daitezen.
Parlamentuan zehar pasiatu ondoren, Olentzerok opariak banatu zituen, bere ohitura jarraituz, ardo eta tortilla on batekin sabela bete eta eztarria ondo bustita.
Orain, Europar Batasunean, haur eta ez hain haur direnen ilusioak betetzen saiatzen den euskal pertsonaia ezagutzen da. Hainbeste jende garrantzitsu sartzen ikusi duen Europako Parlamentuak, atzo ikatzari famatuarentzat ireki zituen ateak, eta ohore guztiekin eta poz handiarekin eman zioten harrera.
Jatorria: Mikel Irujo