Eusko Alkartasunaren iritziz, Coca Colaren kanpaina bertan behera uztea lana izan, politikan parte hartu eta pentsatzeko askatasunerako dugun eskubidearen kontrako eraso zuzena da
Eusko Alkartasunaren iritziz onartezina da Gotzon Sanchez aktorearen kontra Dignidad y Justiciak egin eta Coca Cola multinazionalak onartutako jazarpena. Alderdiak elkartasuna helarazten dio aktoreari eta azpimarratu du proiektu legal batekin politikoki konprometituta dagoen pertsona bat libreki lan egin dezan galeraztea giza eskubideen kontrako ekimena dela.
Eusko Alkartasunak esan duenez, erabakia lan arloko boikota da, pertsona guztiak politikan parte hartzeko duten eskubidea erasan eta Gotzon Sanchez zigortzen du euskal gizarteak gehiengoz abalaz babesten duen mugimenduari babesa emateagatik. Arrazoi ideologikoarengatik lan bazterketa jaso du Sanchezek, alderdiaren ustez, horrela konpromiso politiko zehatza duten pertsonak beldurtu nahi da, gainera.
Eusko Jaurlaritzari deia egin dio Eusko Alkartasunak euskal hiritar bat bere pentsaera politikoarengatik jazarpena jaso duela eta bere gaitzespena erakusteko.