Eusko Alkartasunako Euskadiko Batzorde Eragileak babesa adierazi dio Aitor Lizarragari militante guztien izenean. Gazte Abertzaleak-eko kidea da Lizarraga eta txiolarien kontrako “operación araña”ren barruan auzipetuta dago.
Rafa Larreina, Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileko kideak lagundu du Lizarraga Auzitegi Nazionalera gaur egin duen bisitan, Gazte Abertzaleak-eko ordezkaritzarekin batera.
Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak esan duenez operazioa erabateko bidegabekeria da, “Euskal Herriko independentisten kontrako errepresioa jarraitzea du xede bakarra”.