Etzi Ibarretxek eta Zapaterok Moncloan izango duten bileratik «ezer onik aterako den esperantzarik» ez du EAren presidenteak EAko presidente Unai Ziarreta gogor mintzatu zen atzo Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapateroren eta PSE-EEren aurka, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren proposamena «ateralditzat» jotzeagatik. «Arduradun sozialistena izan da benetako ateraldia, Eusko Jaurlaritzari euskal alderdien arteko akordioa lortu eta ondoren Madrilera eramatea proposatzen», erantzun zuen Ziarretak. Legutioko atentatuaren ostean «Jaurlaritzak mahai gainean jarri duen proposamena are zentzuzkoagoa da», haren ustez.
Etzi Ibarretxek eta Zapaterok Moncloan izango duten bileratik «ezer onik aterako den esperantzarik» ez du Ziarretak. Hala ere, Zapaterok euskal gizarteari azalpenak ematea espero du EAko buruzagiak: «Espero dugu azalduko duela zergatik agertu ziren Loiolan ETArekin eta Batasunarekin zerbait sinatzeko prest, eta zergatik orain ez dauden herri honetako bidezko ordezkari instituzionalekin gai honi buruz eztabaidatzeko prest». Era berean, bakearen eta normalizazio politikoaren bideari ekitea alderdiei dagokiela gaineratu zuen, «ekimen hori ezin baita ETAren esku utzi».
«Zinikotzat» jo zuen PSE-EEk eta Zapaterok Gernikako Estatutua aipatu izana akordio politikorako ardatz gisa.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta