IMG-20210602-WA0003Pasaiako auzokideentzat konpromiso serioak eskatu dizkio Iker Intza, EH Bilduko batzarkideak Diputazioari. Intzak azaldu duenez, Pasaiako portuaren aktibitate ekonomikoarekin lotuta dauden azpiegiturak amaituta daude, baina pasaitarrak itxoiten dauden zerbitzuek ez dute aurrera egiten, lehen aurreikuspena 2015erako amaituta egotea zen arren.
Duela hiru hilabete ere galdera egin zion Intzak Rafaela Romero diputatuari, baina gaurkoan Batzar Nagusietako Batzordean egin bezala, erantzun zuzenik jaso gabe. EH Bilduko ordezkariak gogoratu duenez, Lonjaren proiektu berriak, aktibitate ekonomikoa mantentzeaz gain, “parking publikoa eta teilatuan oinezkoentzat terraza aurreikusten zituen, aparkaleku gabezia handia duen inguru batean, garrantzitsua”.
Horretarako gainera, 3 milioi euro jarri ditu Diputazioak, baina lanek ez dute aurrera egiten. “Portuko aktibitateari dagokion atala amaituta dago”, esan du Intzak, “herritarrei dagozkien zerbitzu zein instalakuntza gehienak berriz, amaitu gabe edo obra hasi gabe jarraitzen dute zazpi urteren ondoren”. “Noiz arte?”, galdetu du batazarkideak.

IMG-20210602-WA0003