EAko Exekutibako kidea izan da eta abenduan egin zuten azken kongresuan izan zen.
Irujok Venezuelara joan behar izan zuen erbestera diktadurak iraun zuen artean, eta bertan zegoela Euskadi Irratiko taldeko kide izan zen. Trantsizio garaian EAJko agintaritzan egon zen eta horrenbestez, Napar Buru Batzarreko eta Eusko Buru Batzarreko kide izan zen. Horren ostean, EAko agintari gorena izan zen Nafarroan.
Peio Irujo, Errepublika garaian jeltzaleen Gobernuko ministro izan zen Manuel Irujoren loba zen eta Mikel Irujo EAko euro-parlamentariaren aita.
Ehorzketa bihar goizeko 12:30etan izango da Lizarran eta hileta-elizkizuna berriz, arratsaldeko 19:30etan Gorraitzen (Nafarroan).
Jatorria: EP/EITB24