ETAren azken komunikatua baloratu du Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak, Alkartasuna Fundazioaren sarien ekitaldian
Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak esan duenez azken komunikatuarekin Aieteko ibilbide orriko betebehar bati erantzuna eman dio ETAk. Alkartasuna Fundazioaren Sarien ekitaldian egin ditu adierapenok Urizarrek. Aurten Jean René Etchegaray, Laurence Hardouin, Anje Duhalde eta Marie Ange Thébaudek jaso dituzte sariak, Euskal Herriaren bakegintza eta normalizazioan, giza eskubideen defentsan, euskararen garapenean, euskal kulturan eta gizarte aktibismoan egindako lanarengatik.
Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak, ekitaldia hasi aurretik egindako adierazpenetan esan duenez, komunikatuari buruz egindako irakurketa politiko guztiak barneratu egin behar dira eta “mina sortu zuen eragileetako batek desagertzeak aurrera begira jarri eta urratsak ematen jarraitzeko aukera ematen digu. Zentzu honetan, Urizarrek aurreratu du bi aste barrura egingo den desmobilizazioa “elkarbizitza eskenatoki batera iristeko urrats bat gehiago, ez azkena”, izango dela.
Alkartasuna Sariak
Alkartasuna Fundazioare urteroko sari emanaldien ekitaldian egon da gaur goizean Urizar. Aurten, Jean-René Etchegaray Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako alkateak, Euskal Herriko bakegintza eta normalizazioa bultzatzeagatik, Laurence Hardouin abokatua eta migratzaile, erbesteratu eta asiliatuen eskubideen defendatzaileak, Anje Duhalde euskarazko rock eta folk musikaren aitzindariak, eta Marie-Ange Thébaud ekologista eta osasun eta kontsumitzaileen aldeko ekintzaileak jaso dituzte sariak.
Nestor Basterretxea eskultoreak sarietarako propio egindako “Zazpiak Bat” domina jaso dute saritutakoek. Horrekin euskal kulturaren nortasuna, bakea, askatasuna, gizarte justizia eta Euskal Herriaren kohesioaren alde egindako lana saritzen da.
2018ko Alkartasuna Fundazioaren sariei buruzko informazio gehiago, Fundazioaren web orrian: http://www.alkartasunafundazioa.eus/?lang=es