Pello Urizar, EAko idazkari nagusiaren hitzetan, GALeko biktimei kalte ordainak ez emateko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiak “biktimak mailakatzeko AN duen interesa agerian uzten du”. Urizarrek biktima guztiei errespetu bera zor zaiela nabarmendu du, “zerbaitek berdintzen baditu biktima izateko borondate eza da”.
EAko idazkari nagusiak gisa honetako sententziek ez dutela “Euskal Herrian normalizazio soziala egon dadin laguntzen” azpimarratu du. “Aspaldidanik 1. eta 2. mailako biktimak sailkatzeko asmoa dago -Urizarren ustez-. Jakina da gainera, zoritxarrez, memoria historikoan oraindik biktimek ez dutela inongo errekonozimendurik”.
Era berean, Urizarrek salatu du inongo sententziarik egon gabe, eta ezta prozesu judizialik “biktima batzuk beste batzuk baino eskubide gutxiago” dituztela. Gainera “poliziaren txostenak aintzat hartuta” egindako sententziak ez du nahikoa sendotasunik: “Askotan ikusi dugu gainera, zoritxarrez, beste kasu batzuetan polizia txosten berdinek ze pisu gutxi izan duten beste instantzia judizial batzuetan”.