Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak, Pello Urizarrek adierazi du “Eskoziak irabazi” duela dagoeneko, “bihar gertatzen dena gertatzen dela, hiritarrek bere etorkizuna libreki erabaki ahal izan dutelako”.
Yes Scotland-en kanpainia amaierako ekitaldia hasteke dagoenean egin ditu adierazpenok Urizarrek. Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Edinburgeko The Meadows-en egiten ari diren ekitaldian izan da, estaturik gabeko beste nazioetako ordezkariekin, hala nola Quebec-eko Daniel Turp, Kataluniako Josep Maria Terricabras eta BNGko Ana Miranda, baita SNPko kideak ere.
Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak azaldu duenez, “Eskoziako hiriburuan agerian dagoen giroa une historikoan gaudela erakusten du”. Azpimarratu duenez, “Eskoziako esperientziak erakusten duenez, posible da prozesu soberanista garatzea Europar Batasunean, horregatik Eskoziakoa eta gero Euskal Herriako prozesua ere errealitate izango dela ziur gaude”.