EAk babesa eta elkartasuna adieraziko die Uriaren senitartekoei eta lagunei.
Pello Urizar idazkari nagusia buru izango duen EAren ordezkaritza batek parte hartuko du bihar Azpeitian Inaxio Uria ETAren biktimaren omenez egingo den elkarretaratzean, haren hilketaren lehenengo urtemugan.
EAko buruzagiak azaldu duenez, “Eusko Alkartasunan babesa eta ekartasuna adierazi nahi diegu horrela Inaxio Uriaren senitartekoei eta lagunei, eta hiritar orori dei egiten diogu ekitaldi horretan parte hartzera”. Urizarrekin batera, Ikerne Badiola Komunikazio idazkariak, Iñaki Agirrezabalaga Gipuzkoako koordinatzaileak eta Azpeitiako zinegotziek ere osatuko dute EAren ordezkaritza.
Jatorria: Eusko Alkartasuna