Torra president-arekin bilduko da Eusko Legebiltzarreko presidente orde bezala Kataluniara egindako bisita instituzionalaren barruan
Politikaren judizializazioaren aurrean elkarrizketa politikoaren aldeko aldarria egin du Eva Blancok Kataluniatik. Bertan dago Eusko Legebiltzarreko Mahaiak egindako bisita instituzionala dela eta. Testuinguru horretan Roger Torrent, Parlament-eko presidentearekin bildu zen atzo Legebiltzarreko ordezkaritza eta Joaquim Torra president-arekin bilera du gaur.
Bidaia instituzionala oso interesgarria izan da, Blancok adierazi duenez, “elkarrekin landu ditugun gai sektorialengatik, Berdintasun Plana kasu”. Gainera, alor politikoan ere “Kataluniako erakunderik garrantzitsuenek procés-eko liderren kontra berehala aterako den epaiagatik horren baldintzatuta dagoen egunerokotasunaren kudeaketari nola ekiten dioten” ikusteko aukera ere izan dute eta, EH Bilduren kasuan, “babesa adierazi eta behar duten guztian laguntzeko prest gaudela ere esan diegu”.
Kataluniako ordezkariekin izandako tratu zuzenak “arlo politiko, sozial eta ekonomikoan zerikusi handia duten bi nazioen arteko harremanean sakontzeko” balio izan du, eta Blancok adierazi duenez, balorean jarri du “arazoak konpontzeko elkarrizketa politiko eta demokratikoaren bidea, Estatuak gatazka politikoa dena itxiko ez duen eta gizarteak duen erabakit zeko eskubidea errespetatuko ez duen bide judizialaren alde egiten duen bitartean”.