Endika Montes EH Bilduko Bizkaiko batzarkideak agerraldia eskatu dio Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuari, duela ia ehun urte eraiki zen eta babes maila handia duen Molinos Vascos eraikinaren inguruan eman beharreko pausoei buruz hitz egiteko.
Galdera batzuk egin ondoren, bere erreplikan, Montesek berretsi du eraikinaren kontserbazio-lanak lehenbailehen egin behar direla. “Aurreko agerraldietan, dagoen benetako arriskua aipatu dugu, eta txostenek adierazten dute eraikinerako neurri transitorioak hartu direla. Berriro gogorarazten dizuet txostenetan 10 neurri daudela eraikinaren segurtasuna eta egonkortasuna bermatzeko, besteak beste obra-hondakinak kentzea, estalki nagusia eta erantsitako eraikinen estalkiak”.

Endika Montesek gogorarazi duenez, EH Bilduk uste du zorra dagoela industrialde horrekin eta bertan egindako garapenarekin.

Azkenik, Molinos Vascos babesteko, ingurunea, gizarte-eragileak, bizilagunak eta ondarearen alde lanean ari diren elkarteak kontuan hartzeko eskatu du.

 

HEMEN BERE LEHEN INTERBENTZIOA:

“Batzar Nagusietan zenbait ekimen eztabaidatu dira Grandes Molinos Vascos eraikuntzaren mantenimenduari eta erabilerari buruz.

2021eko maiatzaren 20an egindako batzorderatze eskaeran, honako hau esan genuen:

2020ko urtarrilaren 28an EH Bildu taldeak Industria eta Teknika Museoa Molinos Vascos eraikinean kokatzearen inguruko idatzizko galderak eta dokumentazio eskaria egin zuen. Molinos Vascos eraikinaren egoeraren txostenak ikusi eta aztertzeko aukera eskaini zigun.

Aipatutako txostenetan eraikinari egindako bisita ezberdinak eta bertan hartutako neurriak zehazten dira, baita ere, eraikinaren hondatzea gero eta handiagoa dela. Txosten batek literalki honela dio:

“Ezinbestekotzat jotzen da ahalik eta lasterren eraikinaren eskuhartze integral bati ekitea, eraikinak balioan jarriko dituen erabilera berria emateko eta behar diren egiturazko elementuak saneatzen, konpontzen eta sendotzen hasteko.”

Euskara, Kultura eta Kirol Diputatuak gaiaren inguruan egindako agerraldietan jabeari Molinos Vascos eraikina eta bere ingurua mantentzeko plan bat aurkezteko errekerimenduaren berri eman digu. Hori dela eta, Molinos Vascos eraikinarekin e m a n b e h a r r e k o p a u s u e n i n g u r u a n D i p u t a t u a r e n BATZORDERATZEA eskatzen dugu, gaiaren inguruan duen informazioa eman eta zehazki hurrengo galderak erantzuteko:

Molinos Vascos eraikinaren jabeen partetik aurkeztu da eraikinaren mantenu eta kontserbaziorako planik? Zeintzuk dira plan honen aspektu nagusienak? • Horrela bada, Zein dira plan hau egiteko hurrengo pausuak eta epeak? Aldundiak jaso du salmenta edo dohaintza edo permuta eskaintzarik eraikineko jabeen partetik?

Bilboko Udalak errekaren gaineko estudioa egin du, kontsultora bitartez, eta emaitzetan aipatzen da Molinosen ltsas Museoa egiteko aukera. Badu Aldundiak konklusio horien berri?

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak emango du pausurik eraikinaren kontserbaziorako? Baiezkoa bada, zein dira eman beharreko pausu horiek?

Besterik ez, Eskerrik asko”