Bide politikoak bakarrik erabiltzeari buruzko Batasunaren gogoeta behin betikoa izan dadin nahi du Ikerne Badiola Komunikazio idazkariak.
Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkari Ikerne Badiolak positibotzat jo du Batasunaren iragarpena, ezker abertzaleak “indarkeriaren erabateko desagerpena” defendatu baitu Euskal Herrian normalizaziorako eta bakerako prozesu bat abian jartzeko. EAko buruzagiak gogorarazi duenez, hori ezinbesteko baldintza da indar abertzaleen arteko elkarlana gauzatu ahal izateko; ildo horri jarraituz “bide baketsuak eta demokratikoak bakarrik erabiltzeari buruzko Batasunaren gogoeta behin betikoa izan dadin” nahi duela gaineratu du Badiolak.
Komunikazio idazkariak jakinarazi duenaren arabera, “EAk egungo egoera politikoari buruz egiten duen hausnarketa ezagutaraziko dio Batasunari berari eta, baita ere, gainontzeko indar abertzaleei”. Gogoeta horretan bi oinarri ezartzen dira: giza eskubideak errespetatzea eta bide politikoak bakarrik erabiltzea.
Jatorria: Eusko Alkartasuna