Eusko Alkartasunako bozeramaile Maiorga Ramirezek Batasuna legez kanpo utzi izana ontzat jotzen duen Estrasburgoko Auzitegiaren epaia demokraziarentzako eta Euskal Herriarentzako albiste txarra dela adierazi du. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren edukia sakon aztertu bitartean, milaka hiritar joko politiko eta instituzionaletik kanpo uzten dituen Alderdien Legearen aurkako iritzia berretsi egiten dugu, erantsi du Ramirezek.
Eusko Alkartasunako bozeramaile Maiorga Ramirezek Batasuna legez kanpo utzi izana ontzat jotzen duen Estrasburgoko Auzitegiaren epaia “demokraziarentzako eta Euskal Herriarentzako albiste txarra” dela adierazi du. “Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren edukia sakon aztertu bitartean, milaka hiritar joko politiko eta instituzionaletik kanpo uzten dituen Alderdien Legearen aurkako iritzia berretsi egiten dugu”, erantsi du Ramirezek.
EAko eledunaren aburuz, “agerian dago Europako testuinguruan eboluzio politiko, legal eta juridikoa gero eta murriztaileagoa dela, gizarte-ordenaren mugak ezartzeko orduan lehentasuna ematen baitzaie segurtasunari eta badaezpadako ekintzari, norbanakoen eta taldeen askatasunei baino”.
Hala ere, Maiorga Ramirezek jakinarazi zuenez, “Eusko Alkartasunak epaiari buruzko balorazio zabalagoa egingo du edukia sakon eta bere konplexutasun osoarekin aztertu ondoren”.
Jatorria: Eusko Alkartasuna