Ikerne Badiola: Harrigarria da benetan ardura hori duen pertsona batek horrelako adierazpenak egitea, komunikabideen bidez eta probarik edo zantzurik eduki gabe.
Barne ministroak ETAri buruz esandakoak PSOEk eta PPk abertzaleen ekintza batasunari dioten beldurra agerian utzi du, esan du Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak. Bere iritziz, harrigarria da benetan horrelako kargu baten ardura duen pertsona batek hain adierazpen larriak egitea. Alderdi independentisten batasunak PSOE eta PP kezkatzen ditu eta hauek beldur dira ETAk indarkeria ez ote duen utziko, horrek ekintza batasuna nabarmen erraztuko lukeelako.
Komunikazio idazkariak adierazi duenez, argi dago ezker abertzalean bide politikoak soilik nahi dituen gehiengo bat dagoela, eta Rubalcabak, antza denez, “barne eztabaida hori oztopatu nahi du abertzaleen arteko batasuna ahalbidetuko luketen ondorioak galarazteko”.
Jatorria: Eusko Alkartasuna