Eusko Alkartasunak gaur kritikatu du subirautzan EAJk “pauso bat aurrera eta beste bat atzera” ematen dituela, “dagoen lekuan geratuz”. EAren bozeramaile Iker Ruiz de Eginok ironiaz erantzun dio Andoni Ortuzarri, honek udako abestiari erreferentzia eginez, EAJ “urratsez urrats, suabe-suabe” autogobernua indartzeko lanean ari dela esan ondoren.
Ruiz de Eginok dio jeltzaleak “abestiz erratu direla; pauso bat aurrera, beste bat atzera entzuten zen uda hartan gelditu direla”. Modu honetan, EAko bozeramaileak EAJk eskumenak negoziatzeko garaian erakusten duen inmobilismoari erreferentzia egin dio; “azken 30 urteetan behin eta berriro hitzeman dute eskumenak iritsiko direla, baina oraindik urrun antzematen dira”.
“EAJk alderdi popularraren abestia dantzatzen dabil; abesti itsaskorra da baina ez du ez erritmo, ez mezu ezta edukirik ere”, adierazi du Iker Ruiz de Eginok. Aldi berean, honakoa gehitu du: “Euskadik betikoa izaten jarraitzen du. Aurrera egingo du soilik, euskal alderdi subiranistek Euskal Estatua elkarrekin eraikitzea erabakitzen dugunean”.