Ibilaldiko ekitaldietan parte hartuko du Eusko Alkartasunako ordezkaritza batek igandean, gizartean babes handia duen Euskal Herrikoa propioa den hezkuntza sistemari babesa emateko.

Bihotz Gaztea ikastolaren azpiegiturak eta hezkuntza proiektua hobetzeko erabiliko da aurten bilduko den dirua. Hainbeste biztanle hartzen dituen Ezkerraldean euskarazko hezkuntza indartzeak berebiziko garrantzia du gure hizkuntzaren etorkizunerako baita Bizkaia, herrialderik populatuena, bere eusle nagusia izan dadin.

Eusko Alkartasunak igandean Santurtzira joateko deia egiten dio euskal gizarteari, batez ere Bizkaikoari, ikastolen hezkuntza proiektua aldarrikatzeko, hura baita, eskola publikoarekin batera, euskal hezkuntza sistemaren gorputzaren ardatza.

taupp