ERC Balearesek gonbidatuta joan da Urizar Mallorcara. Bertan Joan Lladó, ERC Baleareseko presidenteak Bilduren eredua Mallorcarako nahiko lukeela aitortu du.
Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusia Mallorcan egon da Esquerra Republicana de Catalunyak gonbidatuta hauteskundeak eta gero Euskal Herrian sortutako egoera instituzionala eta politikoaren berri emateko.
Komunikabideen aurrean agertu da Urizar Joan Lladó, ERC Baleares-eko presidentearekin batera. Kazetarien aurrean Bildu Mallorcarako nahi lukeen eredua dela aitortu du Lladok horrek susposatzen duen indar metaketarengatik.
Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak berriz, euskal gizarteak eskatzen duen aldaketa politiko eta soziala burutzeko independentista eta soberanisten batasuna ezinbestekoa dela esan du.
Jatorria: Eusko Alkartasuna