Pello Urizar: “Kataluniako esperientziak erakusten duenez, emaitzak lortzeko bide bakarra da”
Datorren urteko galdeketako galderak adostea lortu duten alderdiak zoriondu ditu Eusko Alkartasunak, era bereziak ERCko kideak, alderdiaren lankide historikoak. Subiranotasuna lortzeko bidean aurrerapausoak ematea posible egingo duen akordioa lantzeko deia egin die Pello Urizarrek, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak alderdi abertzale guztiei.
“Kataluniako esperientziak eta Euskal Herrian EH Bildurekin bizitakoak ere emaitzak lortzeko akordioaren bidea landu behar” dela erakusten duela esan du Urizarrek. Eusko Alkartasunako buruak Euskal Herriko oinarri sozial abertzaleak ere “erabakitzeko eskubidea defendatzen dugunon arteko akordio eta elkarlana” eskatzen duela uste du. Alde horretatik, “Eusko Legebiltzarrean dagoen gehiengo abertzale absolutua lan egiteko oinarri egokia” dela aldarrikatu du Urizarrek, “herriaren gainontzeko herrialdea, beste erakundeak, eta, noski, hiritarren indarra ahaztu gabe”.