Arabako lurralde historikoko toki-erakundeei Eliza Katolikoak, bere pribilegioetan eta diktadura frankistan jatorria duten legeetan oinarrituta, egindako immatrikulazioak berreskuratzen laguntzeko ekimena aurkeztu du Nerea Martinezek, EH Bilduko Arabako batzarkideak. Ekimenak ezin izan ditu aurrera egiteko botoak bildu.

EH Bilduk aurkeztutako mozioak Aldundiak urte erdiko epean Araban immatrikulatutako ondasunen inbentarioa egin dezala eskatu du, eta udal eta kontzejuei lankidetza eskain diezaiela, nahi izanez gero, ondasun horiek erreklamatu ahal izan ditzaten. Bestalde, Gasteizko Elizbarrutiari ere zuzendu da EH Bildu, immatrikulatutako ondasunak aurreko egoerara borondatez itzul ditzala eskatuta, berriro matrikulatu nahi izanez gero, legez ezarritakoaren arabera egin dezala.

Eliza Katolikoari Estatuko higiezinen jabe handienetako bat izatea ahalbidetu dion egoerari buruzko historiaren azalpen zabala egin du Martinezek. Kasu gehienetan, inmatrikulatu diren jabetzak publikoak ziren, herrienak.

Eliza Katolikoak ia 35.000 ondasun inmatrikulatu zituen 1998 eta 2015 artean Estatuan, horietako 89 EAEn eta 48 Araban, Martinezek emandako datuen arabera.
MTZ