Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, alderdi jeltzalean ados daude zuzentzen duen Sailak egindako eredu linguistikoen erreformaren lege egitasmoarekin.

Tontxu Campos (EA) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak gaur ziurtatu duenez, EAJtik ez diote eskatu zuzentzen duen Sailak egindako eredu linguistikoen lege egitasmo berria leuntzeko, are gehiago, bat datoz A ereduari buruz duten iritziarekin. Hezkuntza Sailak zein EAJk uste dute eredu horrek “ez duela funtzionatzen”.

Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean adierazi duenez, “guztiok gaude ados eredu linguistikoen erreformaren planteamenduan eta, gero, xehetasunetan daude proposamena ixteko zailtasunak”.

Ildo horretan, Camposek berretsi egin du Sailak egungo eredu linguistikoen inguruan duen iritziaren bat datorrela EAJ. Esan duenez, alde biek uste dute A (gaztelera) ereduak ez duela funtzionatzen eta, aldiz, B (euskera eta gaztelera) eta D ereduak (euskara) egokiak direla.

Era berean, EAk zein EAJk uste dute egungo hezkuntza sisteman hirugarren hizkuntza sartu beharko litzatekeela eta, Camposek azaldu duenez, hirukoan dagoen beste alderdia ere, EB, ados dago proposamen horrekin, baita adostasun zabala lortzeko borondatearekin.

Erreforma legealdia amaitu aurretik aurrera ateratzen saiatuko dela aurreratu du Camposek.

 

Lotura: Albistea EITB24an
Jatorria: EP/EITB24