Maiorga Ramirez, EH Bilduko legebiltzarkideak trafikoaren eskumena transferitzeko data jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Gaia behingoz ixteko gogo handiagoz lan egiteko eskatu dio Foru Gobernuari Ramirezek.
Nafarroako eta Estatuko exekutiboen lidergoa alderdi bera izateak eskumena eskualdatzeko akordioa erraztu beharko lukeela gogoratu du EH Bilduko legebiltzarkideak. Javier Remirez Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak osasun egoerari erreparatu dio atzerapena azaltzeko, baina Miguel Sanzen Gobernu garaian ere eskualdatzea “berehalakoa” zela gogoratu dio Ramirezek.
Eskumenaren eskualdatzeak “frankismoan gertatutako espolio historikoari” erantzungo diola esan du EH Bilduko parlamentariak eta “Nafarroako herritarren autogobernuarekiko bidegabekeria” konponduko lukeela esan. Izan ere, Ramirezek gogorarazi duenez, EAEk eta Kataluniak eskumena transferituta dute, lehen kasuan Garaikoetxea lehendakariaren Gobernutik.
maiorga