Txartela elektronikoekin ordaintzeagatik kobratzen diren banku-komisioak kentzea proposatu du Iker Rahona, EH Bilduko prokuradore eta Eusko Alkartasunako Bizkaiko koordinatzaileak, Covid 19arekin ez kutsatzeko diru fisikorik gabe erosteko ohitura bultzatzeko, saltoki txikiei kalterik egin gabe.

Rahonak gogoratu duenez, herritarren egunerokotasuna asko aldatu da pandemiaren ondorioz, eta egin diren gomendioen artean, diru fisikoa ez ordaintzea proposatu da, kontaktu fisikoa ekiditeko. Rahonak adierazi duenez, “pandemia eta konfinamenduarekin gehien sufritu duen sektoreetako bat da merkataritza, eta gizarteak langileen ahalegina eskertu du”. Horregatik, ez litzateke bidezkoa izango kutsaduratik babesteko gomendatutako neurriengatik galera ekonomikoa izatea.

Rahonak aurkeztutako ekimena onartuta, Bizkaiko Batzar Nagusiek Espainiako Gobernuari eskatuko diote txartelarekin eta elektronikoki egiten diren ordainketei komisioak kendu ditzaten. “Merkatari txikientzat laguntza txikia da eta bankuentzat oso kostu baxua du, kontutan izanda, gainera, bankuak lehenago erreskatutatuak izan zirela eta hori dela eta, bidezkoa da une honetan ahalegin hori eskatzea”, laburbildu du batzarkide abertzaleak.
RAhona