Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskolak eraiki daitezen exijitzeko kanpaina aurkeztu du gaur SOS Zuiako Eskola plataformak, EH Bilduren Udal Gobernuaren bultzadarekin. Zuiako biztanleei etxeetako balkoietan banderolak jartzeko eskaria egiten du kanpainak. “SOS Zuia. Ikastetxe Berria” idatzita dute banderolek.
Zuiako hogei bat lagunek aurkeztu dute kanpaina, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arabako Delegazioarena urrean egindako kontzentrazioan. Rubén Rico, Zuiako alkate ordea eta Eusko Alkartasunako Arabako koordinadoraren kidea izan de bildutakoen bozemailea.
Bildutakoek ordezkariarekin egoteko eskaria luzatu dute, ezezkoa jasota. Hala ere, banderola utzi dute delegazioan ordezkariarentzat.
Martxan jarri berri den kanpainak sinadura bilketa ere bultzatuko du, udalerrian eskola egokiak izateko aldarrikapena duen babesa irudikatzeko.